Etxarriko Sortu-k galdetzen du “non daude” orain Gudarien Txokoa jarri zutenak
"Non daude monolitoa jarri zutenak? Ez dute monolitoaren alde ezer egin? Ez dute monolitoa borrokatu? Ez dituzte monolitoa jartzearen ondorioak asumitu nahi?", galdetzen du Sortu-k.
2020-ko otsailak 4
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendukoek inori ezer esan gabe (zilegitasun osoz, edo agian ez, lurra komunala baita) jarri zuten monolitoa. Audientzia Nazionalaren agindua iritsi zen. Jakinarazi zitzaien. Ez dute ezer egin. Bueno bai, abokatu batekin hitz egin (bide legalen kontra hainbeste hitz egin dutenak). Agindua ez betetzearen ondorioak ez dituzte haiek jasango, udalak baizik. Horrela erraza da borrokatzea: nik esaten dizut zer egin behar den baina egin ezazu zuk, nik ez baitut inolako ondorio errepresiborik asumitu nahi. Jugada inteligentea, ezta?
Ni bitartean itsu, mutu, gor. Zuloan gordeta.
Izan dute aukera monolitoarena asumitzeko, esateko “guk egin genuen”. Izan dute aukera monolitoaren defentsa baketsua egiteko, izan dute aukera monolitoaren defentsa egiteko bitarteko bortitzak erabiliz, hain beharrezkoa omen den biolentzia erabiliz. Izan dute monolitoa bitarteko legal edota ilegalekin defendatzeko aukera. Ez dute egin. Hitz egin bai koherentziaz, borrokaz, biolentziaz… baina demostratzeko lehen aukera izan dutenean lur-azpian desagertu dira. Edo sare sozialetan txioka ariko dira. Herrian desagertuta daude.
Etxarrin gudariak gogoratzen jarraitzen dugu, erori zirenetik urtero-urteko gogoan izan ditugu.
Etxarrin Udaletxeak memoria historikoa berreskuratzeko egindako lanari esker dakigu, besteak beste, Felix Lopez Sanchez alkatea dagoela beste hamasei lagunekin batera fusilatu edo desagerrarazitakoen taldean.
Udala hasi zen, senideekin batera, Otsoportilloko omenaldia antolatzen mila bederatziehun eta laurogeian.
Etab. etab. etab.