Etxarri Aranazko Zama Doinuz Arinduz jaialdiak kartela aurkeztu du

Musika elkartasun jaialdiko antolatzaile taldeko Mikel Mundiñanok festibalaren zergaitia eta ilbeltzaren 12an izanen den bosgarren edizioko kartela zein musikarik osatuko duten jakinarazi du gaur Etxarrin egindako ekitaldi batean.

2019-ko azaroak 28

Bostgarren urtez izango da Etxarrin Zama Doinuz Arinduz jaialdia. Datorren urtarrilaren 12an Etxarri Aranazko Kultur Etxean izanen diren musika taldeen eta artisten zerrenda zabaldu zuten atzo. Etxarriko Sarek eta senide eta lagunek antolaturik, “euskal presoei apikatzen zaien salbuespenezko legedia salatu eta hortaz ematen diren hainbat eskubide urraketen zama arintzea” izango da hitzordu honen helburua; eta aldi berean urtetan luzatu den gatazkaren konponbidean urratsak ematearen aldeko mezua zabaltzea.

Hauek dira “Zama doinuz arindu V” jaialdian parte hartuko dutenak: Anari, Aiora & Piti (Zea Mays), Juantxo Skalari, Esti & Mikel Markez, Anita Parker, Haimar Arejita & Keu Agirretxea, Bad Sound eta Rotem XIII. Gainera beste batzuen artean, Aitor Merino aktoreak, Jon Maia bertsolariak, Juantxo Arakama raperoak eta Aitor Zubieta eta Oskar Lasa pilotari ohiek ere parte hartuko dute.

Gehiago