Etorkinen babeserako elkarteek irtenbide duinak eskatu dituzte Descalzos kaleko harrera lokaleko pertsonentzat

2024-ko irailak 2

Duela aste batzuk, Descalzos kalean lokal eraberritu bat ireki zen, migranteentzat zabalik: atseden hartzeko, kideekin biltzeko eta otoitz egiteko. Bizitokirik ez duten dozenaka gaztek leku bat izan dute aste batzuetan zehar beren ondasun apurrak gordetzeko, eguzki galdetatik eta euritik babesteko, atseden hartzeko eta gutxieneko harrera jasotzeko. Auzokide eta herriko elkarte batzuek elikagaiekin, gaztelania eskolekin, arroparekin eta abarrekin lagundu diete. Salaketa egin duten elkarte hauek herritarrak elkartasuna adieraztera eta laguntzera animatu dituzte, eta bazterketarik gabeko gizarte babeseko sistemarako sarbidea bermatuko duen arreta duina eskaintzeko eskatu diete erakundeei.

Gehiago