… eta segi aurrera!

Ernai eta Aitzina gazte erakundeen bideoa Ezker Abertzaleko gazte mugimenduaren 40. urteurrena ospatzeko.

2019-ko maiatzak 6

“40 urteren ondotik, hemen gaude. Zutik eta bizirik. Gazte eta errebelde. Orain dela 40 urte, arrazoi nagusi batengatik sortu zuten gazte antolakundea: gazteok gazte izate hutsagatik problematika berezituak ditugunez, antolatu eta borrokatzeko tresna propioak behar ditugu.

Gaur, hemen, 40 urteren ondotik, arrazoi berberak batzen gaitu milaka eta milaka gazte: gazte antolakuntza eta borrokarako beharrak eta grinak. Lau hamarkada igaro dira eta hainbat belaunaldi. Euskal gazteria, beti lehen lerroan. Eztabaidak, akatsak, garaipenak, autokritikak, harrokeriarik gabeko harrotasuna. Errepresioa, elkartasuna, mina eta maitasuna. Transmisioa, ondarea, borrokaren katebegi ugariak eta askapen prozesuari begiratzeko gaur egungo betaurrekoak.

Gazte antolakundearen ibilbide oparoan zuen aletxoa ezarri duzuen guzioi esker, gaur egungo gazteok etorkizunaren nostalgia izan dezakegu. Bidean geratu direnak gogoan, eta oraindik gatibu dituztenak bihotzean, hamarkada luzeetako determinazio berdinarekin Euskal Herriaren askapen prozesua muturreraino eramateko sortu ginen, eta egin egingo dugu, ez dugu etsiko lortu arte.

Eta horretarako, jakin ez dagoela errezeta magikorik, lana besterik ez: konpromisoa eta maitasuna, antolakuntza eta borroka.

Gora Euskal Herria sozialista eta feminista! Gora euskal gazteria!”

Gehiago