Espetxean jarraitzen zuten Altsasuko bi gazteek espetxetik aterako dira lan egiteko eta ikasteko

Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea espetxetik atera ahalko dira lan egiteko edo ikasteko, nahiz eta bigarren graduan jarraitu.

2020-ko azaroak 18

Lan egiteko edo ikasteko bada, kartzelatik irten ahalko dira aurrerantzean Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko auziko bi gazteek. Auzipetu zituzten gazteetatik oraindik ere kartzelan dauden bakarrak dira. Oraingoz, hala jarraituko dute, bigarren graduan, baina irtetea baimendu die Auzitegi Nazionalak.

Altsasu Gurasoak, pasa den larunbatean gazteen atxiloketen 4. urteurrena gogoratzeko egindako agerraldian, gazte hauei 3. gradua ukatu izana salatu zuten. Izan ere, Zaballako espetxearen arduradunen oniritziarekin eskatu zuten 3. gradua ematea, baina epaitegiak ukatu egin zien, eta erabaki honen aurka helegite bat aurkeztu dute.

Gehiago