Espetxe zigorrak eta isun eskaerak 2020ko Greba Orokorran Poliziak jipoitu eta atxilotu zituen Donibaneko bizilagunen aurka

Eskubide Sozialen Gutunak bizitza duinaren alde 2020ko urtarrileko 30ean deitutako greba orokorran Donibane auzoan izandako oldarraldi polizialean jipoituak eta atxilotuak izan ziren pertsonak agerraldia egin dute datozen asteetan izanen diren epaiketak salatzeko.

2023-ko abenduak 15

Oihan Zuñiga, Ibai Sueskun, Jon Lur Gulina eta Urbikain Redin bi epaiketa ezberdinetan epaituko dituzte. Lehena, datorren abenduaren 19an, 6 hilabeteko espetxe zigorra eta 600euroko isunari aurre egin beharko diona, eta gainerakoak martxoaren 26an, 2 urteko kartzela-zigorraren eskaerari aurre egin beharko diotena. Horrez gain, epaiketako gastuak egonen direla aurreratu dute.

Egoera honen aurrean, Grebalariekin Bat plataforma aktibatu dute berriro, epaiketa hauei erantzun
sozial eta ekonomikoa emateko. “Atxilotu gaituzten poliziek eta epaituko gaituzten epaileek badakite ez dugula inolako deliturik
egin, baina hori ez zaie axola. Praktika horiekin, errebeldia menderatzeko bidea urratzen jarraitzen
dute. Baina, lehenago, bizitza duintzeko proposamenik ez duenez, krisiari aurre egiteko
alternatibaren eta erantzunaren beharra geldiezina da”, adierazi dute inputatuek.


Epaiketari aurre egiteko ekimenak

Auziperatuek azaldu dute erronda bat egingo dutela greba orokorra babestu eta
deitu zuten sindikatuekin eta gizarte-erakundeekin “guztion artean epaiketa fartsa horiek merezi
duten erantzuna emateko”. Donibaneko auzokideei eginen diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu diete.

Gehiago