Espetxe zigor eskari gogorrak jaso dituzte 9 euskal herritarrek

2010an Ekin antolakundean aritzeaz akusaturik atxilotu zituzten Joxe Aldasoro, Roxika Iriarte eta Eneko Konpains nafarrak beste 6 euskal herritarrekin batera 9 urteko espetxe zigor eskaerei aurre egin beharko diete.

2015-ko ekainak 25

Espetxe zigor eskaera gogorrak jaso dituzte gaur Joxe Aldasoro, Roxika Iriarte eta Eneko Konpains Ezker Abertzaleko militanteek. Haiekin batera, beste 6 euskal herritarrei ere antzeko eskaerak jaso dituzte, Ekin antolakundeko militanteak izateaz akusaturik. AVT-k, bere aldetik, 12 urteko espetxe zigorrak eskatzen ditu, eta 11 urte Dignidad y Justicia taldeak.

2010an 9 pertsona atxilotu zituen Goardia Zibilak Ekin erankudearekin zerikusia zutelakoan. 5 egunez inkomunikaturik egon eta gero, tortura latzak salatu zituzten. Hala eta guztiz ere, epaileak espetxera bidali zituen. Madrilgo espetxeetan izan ziren ia bi urtez, eta fidantzapean aske gelditu ziren. Orain eskaera hauek jaso dituzten arren, epaiketak ez du datarik.

Gehiago