Espetxe zigor eskaerak Gasteizko kanpusean presoen aldeko ekimen batean atxilotutako 6 lagunentzat

Horien artean Inhar Iraizotz Iruñeko gaztea aurkitzen da. 3 eta 2 urteetako espetxe zigorrak eskatzen dituzte haien aurka, 2014ko martxoan Gasteizko unibertsitatean izandako tira bira batzuengatik. Epaiketa irailaren 14an izanen da.

2016-ko irailak 11

2014 urteko martxoaren 19an euskal preso politikoek unibertsitatean ikasteko duten eskubidea aldarrikatuz egin zen ekimen batean izan ziren liskarretan atxilotutako sei ikasle, asteazkenean epaituko dituzte Gasteizko epaitegietan.

Liskarrak hasi ziren ikasle multzo batek mural bat egiten ari zenean. Orduan, kanpuseko segurtasun indarrak hurbildu ziren bertara, kalez jantzitako ertzainek lagundurik. “Inolako azalpenik eman edo eskatu gabe ikasleetako bat bortxaz atxilotu zuten”, diote ikasle auziperatuek. Segindan, ikaslek errepidea moztu zuten lurrean eserita, eta Ertzaintzaren patrulla geihago agertu ziren eta kolpeka oldartu ziren ikasleen aurka hainbat zauritu eraginez. Karga honen ondorioz beste bost gazte izan ziren atxilotuak. Segurtasun indarrekoek, horietako bati burua ireki zioten. Ertzaintzaren bortizkeria ere oso agerikoa izan zen: emakume adindu bat lurrera bota zuten, ikasleen aurkako “gordas” edo “guarras” bezalako hitzak erabili zituzten…

Atxilotuei autoritatearen aurkako eraso egitea, orden publikoa apurtzea eta lesioak eragitea leporatzen diete.
Irailaren 14an goizeko 9:30etan eginen den epaiketan gazteetako bati hiru urtetako espetxe zigorra eskatuko dio fiskalak eta beste bost gazteei bi urteetako espetxe zigorra. Horrez gain, 5.000 euroko zigor ekonomikoa ezarri nahi dizkiete.

“Gure aurkako auzia presoen eskubideen aldeko lana zigortzeko kate-begiaren jarraipena baino ez dela pentsatzen dugu.
Unibertsitatea pertsona bezala garatu eta herritar kritiko eta solidarioak sortzen laguntzeko espazio bezala ulertzen dugu, eztabaidarako eta ideia ezberdinen trukerako espazio bezala hain zuzen. Zentzu honetan, ikasleen mobilizazio eta protesten aurka etengabe ematen diren polizia jazarpenak salatzeaz gain, gorputz armatuak unibertsitatetik kanpo behar dutela pentsatzen jarraitzen dugu”, adierazi dute ikasle auziperatuek kaleratutako komunikatuan.

Euskal Herriko Unibertsitatea instituzio bezala gertatutakoaren erantzule zuzena deela eta epaiketa eta gertakari hauen aurrean “jarrera garbi bat erakutsi ez izana” salatu dute ere.

Gehiago