Espetxe politiken eskumena Nafarroak berreskuratzeko eskatu du Salhaketak

1923. urtetik Nafarroako Foru Hobekuntzan (Lorafnan) jasota dago erkidegoarena dela espetxeen eskumena baina agintean izan diren alderdi politikoen "utzikeria" salatu dute.

2017-ko maiatzak 30

Nafarroak espetxeen eskumena hartzeko dagoen beharra. Bultzada baten beharra, izeneko txostena egin du Salhaketak eta emaitzen berri eman du.

Nafarroak eskumen historikoak berreskuratzeko beharra duela uste du elkarte horrek. 1923. urtetik, Lorafnan, Nafarroako araubidean, jasota dago Nafarroarena dela espetxeen eskumena, eta 80. hamarkadararte hala izan da hein batean. Ordutik hona baina, agintean izan diren alderdi politikoen utzikeria izan dela nabarmendu du Salhaketak.

Nafarroako Ley Organikoaren 39.1 artikuluak jasotzen du espetxeen eskumenaren araua. Gobernuak eta Parlamentuak ardura dute Nafarroako Araudiak dioena betetzeko. Eta eskaera horixe egin du Salhaketa elkarteak.

1923koa da legea eta horretan txertatzen den bestea da Nafarroak izan beharko lukeela eskumena era berean espetxe politika arloan arauak betearazteko.

Nafarroako Gobernuaren aldaketa izan zen duela bi urte eta programaren gaineko akordioan jasoa dute lau alderdiek konpromisoa hartu zuten espetxeen eskumena berreskuratzeko, eta beraz, paperetik praktikara pasatzeko garaia dela uste du Salhaketak.

Izan ere, gogorarazi dute, Nafar guztien eskubideen eta interesen alde jokatu behar du Gobernuak, aske edo preso egon. Nafarroak eskumen hori hartuko balu, aukera izanen luke bere espetxe politika garatzeko. Horrek ekarriko luke adibidez, Nafar guztiek eskubidea izatea Nafarroan betetzeko kondena. Eta horrek ekarriko luke era berean, errentagarritasun soziala: Nafarroan garatuko litzatekeelako preso horiekin guztiekin egiten den lana, kalera ateratzerakoan gizarteratzea errazagoa izan dadin.

Hortaz, ondorio horiek eskuartean, Nafarroako Parlamentuari eskatu diote, Espainiako Gobernuaren eskaera onar dezatela eta har ditzatela espetxeen eskumenak, Espainiak bidera diezaizkiola Nafarroari.

Horrez gain, komenigarria litzateke espetxe barruko eskumenak ere Nafarroarenak izatea: osasun, hezkuntza eta zerbitzu sozialenak.

Komenigarria litzateke Salhaketaren ustez lehen bai lehen hartzea eskumen horiek.

Gehiago