Esparru gaztetxearen 10. urteurrena. Geldiezinak!
GELDIEZINA: Ezin geldi daitekeena. Geldirik egoten ez dena. Hau da Esparru gaztetxea; gelditu ez duten ametsa, ideia, sentimendua, errealitate bat.
2015-ko abuztuak 20
"Ez gaituzte hamar urtetan gelditu eta ez gaituzte geldituko. Mugimendu iraunkor batean ibili den esparrua. Okupazioaz askatutako gunea non Zizurko gazteak autogestio eta asanblearismoaren bidean antolatu gara, proiektuak aurrera eraman ditugu eta herria astindu dugu", adierazi dute ohar batean.
Diotenez, bidea ez da erraza izan, "mila traba gainditu behar izan ditugu baina beti gure pentsamoldean tinko jarraituz, askotan kontraesanetan oztopatuz, akatsetan eroriz baino beti irtenbideren bat bilatuz. Hor dago gure aberastasuna, gure bertutea eta indarra. Maldan behera geldiezina den pilota bat bezala gara, bidean harriak jarri ahala gero eta jauzi handiagoak ematen dituena".
Hamar urte hauetan batzuk joan egin dira, beste askok etorri, Esparruko familia handituz doa, esparrutarrak geroz eta gehiago dira. Nork esan behar zuen zerraila taladroarekin zulatu zutenean ate hori ez zela hamar urtetan itxiko?
Zorionak Esparru!!! Zorionak Esparrutarrak!!!