Espainiako Poliziak atxilotutako bi lagunak aske gelditu dira

Errepresioaren aurkako antolakundeak jakitera eman duenez, bi izan dira Poliziak Nafarroan atxilotutako lagunak. Urriaren 12an Iruñean egin zen manifestazioaren testuinguruan kokatu dituzte atxiloketa hauek. Gorroto delitua leporatzen dietela ere esan dute eta dagoeneko aske gelditu direla gehitu dute. Aske antolakundeak elkarretaratzea deitu du gaurkorako Nabarreria Plazan arratsaldeko 20.00etan.