Espainiako indar armatuak Euskal Herritik alde egiteko exijitu du ATAk Iruñean

Urriaren 12an manifestazioa eginen du Amnistia eta Askatasunak Iruñean. Errekoletak plazatik aterako da martxa, eguerdiko 13etan.

2016-ko urriak 6

Espainiako inperialismoa gogoratuz, eta 1512an Euskal Herrian hasitako konkista prozesuaren ondorio guztiak gogora ekarriz, urriaren 12an ez dagoela “ezer ospatzeko” esan du ATAk. “500 urteetan mota askotakoak izan dira euskaldunon askapen saiakerak eta bide horretan espainiar indar armatuen aldetik jazarpena, errepresioa, tortura gogorrak eta erailketak jasan ditugu”, adierazi dute.

“Duela gutxi plazaratu den txosten batek adierazten duen moduan, azken 50 urteetan 10.000 euskaldun baino gehiago espainiar indar armatuek torturatuak izan direla jasotzen du. Beste asko izan dira eraildakoak, kuarteletan bortxatutakoak edota kalean beraien biolentzia eta jazarpena jasan behar izan dutenak. Urriaren 12a zorigaiztoko data da euskaldunontzat”.

Eguerdiko 13etan abiatuko da ATAren manifestazioa, Errekoletak plazatik.

Gehiago