Espainiako armadaren presentzia eta maniobrak salatu ditu Leitzako Udalak
Atzo ongi armatutako militar ugari ibili ziren Leitzan zehar. Iturgoien ere militarrak ikusi ziren, kalez jantzitako gazte talde batekin.
2016-ko apirilak 6
Leitzako Udalak Espainiako armadaren presentzia eta maniobrak salatu ditu ohar baten bidez. Hain zuzen, apirilaren 5ean, astearte goizean ikastetxeetan sarrera orduetan hain zuzen ere, Leitzako erdigunea okupatu eta herriko lurretan aritu ziren maniobra militarrak egiten, «Udalari deus jakinarazi gabe, inongo baimenik gabe eta herritarren artean ongieza eraginez».
Leitzako Udalak kasualitatez eta hainbat herritarrek egindako deiei eta salaketei esker izan du honen berri. Espainiako armadaren presentzia militarra handia izan da gainera: militar ugari ongi armatuta oinez, kamioiak eta beste ibilgailuak…
Gauzak horrela, Leitzako Udalak “Leitzatik eta Euskal Herritik joateko” exijitu nahi dio Espainiako armadari. «Hemen ez dute tokirik euren gerra-jokoak. Gainera, egun Euskal Herrian bizi dugun egoera politiko itxaropentsuan ez dago inondik inora justifikatuta euren presentzia militarra» dio Udalak.
Iturgoien gazte talde batekin
Lizarraldean ere aritu ziren militarrak atzo. Zehazki, Iturgoien ikusi zituzten, kasu honetan gazte talde batekin. Militarrak bost ibilgailu erabili zituzten, eta gazteak autobus batean bidaiatzen zuten.