Eskoletan jardunaldi mota aldatzeko prozedura gehiengo soil batez egin ahal izatea eskatu dute Parlamentuan

"Jardunaldi aldaketa gehiengo soil bidez. Bozketa demokratikoa baterantz" lelopean Nafarroako Parlamentu aurrean egindako elkarretaratzean hainbat familiek hartu dute parte, eta Hezkuntza Departamenduari eskatu diote "araudi demokratikoago eta ordezkatzaileagoa" bat eskoletako jardunaldi aldaketa prozedura gehiengo sinple batekin egin ahal izateko.

2022-ko ekainak 14

Joan den urtarrilaren 19an, «Jardunaldia aldaketa gehiengo soil bidez. Bozketa demokratiko baterantz” taldearen ordezkaritza bat, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilariarekin, Carlos Gimenorekin, Mikel Muezekin (kabineteburua) eta Pablo Arriazurekin (Antolaketa, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko buruarekin) bildu zen eta 2023-2024 ikasturterako hartuko zen konpromisoa jakinarazi zitzaigun. Honen arabera, lanaldi zatitua, jarraitua eta malgua arautuko dituen Foru Agindu berriarekin orain arte eskatutako gehiengo kualifikatuak edo bereziak berrikusiko lirateke eta ikasleen bozketen emaitza, ikastetxeen errolda osoari lotutrik egon beharrean emandako boto errealei lotuta egoteko aukera ere mahai gainean jarri zuten. Bilera horren edukia eta konpromiso hori Hezkuntzako web atarian eta urtarrilaren 21ean Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan argitaratu zen.

Bilera horretan, Foru Agindu berri hori diseinatuko zuen lantaldean parte hartzera gonbidatuko gintuztela ere esan ziguten. Ia sei hilabete igaro dira eta hitzordu hori ez da egin, nahiz eta guk hainbat jakinarazpen egin ditugun, Hezkuntza Sailari bere konpromisoa eskatuz eta gogoraraziz.

Gure harridurarako, duela gutxi eta posta elektroniko bidez jakinarazten zaigu, lantzen ari diren beste gai batzuk direla-eta, litekeena dela foru agindu berri hori, hurrengo 2022/23 ikasturterako aurreikusitako bozketa-prozesuetan ezarri ahal izateko garaiz ez ibiltzea. Horrek guztiak pentsarazten digu Hezkuntza Kontseilariak ez duela bere egunean publikoki agertu zuen konpromezua betetzeko asmorik.

Sei hilabete hauetan, taldeak etengabe egin ditu aldaketa hori lortzeko ekintzak: Urtarrilean 2000 sinadura baino gehiago bildu eta aurkeztu ziren Hezkuntza Sailean.

Apirilean kexa bat aurkeztu zitzaion Arartekoari, Hezkuntzari aldaketa eskatzeko eta hori ez egiteko argudioak aurkezteko.

Denbora honetan guztian, Hezkuntza Sailarekin lantalde bat osatzeko prozesua bizkortzen saiatu gara, oraindik sortu gabe dagoen arren.

Aldi honetan, Parlamentuan ordezkaritza duten talde politiko guztiekin bildu gara (PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Navarra Suma, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerra), bozketa sistema aldatzeko proposamena aurkeztuz eta euren jarrera eta balizko babesa jasoz.

Azkenik, Nafarroako gizarte osoari honako datu eta gertakari hauek gogorarazi nahi dizkiogu, Eskola Jardunaldiaren eta bozketa-prozesuaren egungo egoera argi uzteko:
2021eko abenduan burututako bozketa prozesuetan eskola publikoen % 84k eta pribatu-kontzertatuen %45ak, jardunaldia aldatzea erabaki du, eta gehienek lanaldi jarraitua aukeratu dute. Hori dela eta, uste dugu egoera berri baten aurrean gaudela, eta jardunaldi zatitua aparteko ordutegia bihurtu dela; horregatik, ezinbestekoa da jardunaldia aldatzeko prozesuari buruzko araudia aldatzea.

Hala nola, eskola publikoetako gainerako %14 ikastetxeetan, 8k ez zuten prozesua abiatu, 2k ez zuten Eskola Kontseilua gainditzea lortu eta besteek ez zuen lortu familien bozketan lortzeko behar zen ehunekoa (egun errolda osoaren % 60a izatea eskatzen da). Hortaz, nahiko esanguratsua iruditzen zaigu aipaturiko ikastetxe horien erdiek baino gehiagok 5 bozkengatik iritsi ez izana edo errolda osoaren bozken %50a gainditu izana.

Beraz, egun eskatzen diren baldintzak aldatuko balira eta emandako bozken gehiengo soilera igaroko bagina edo errolda osoaren gehiengo soila ezarriko balitz, aipaturiko ikastetxe horietan guztietan jardunaldia aldatuko litzateke, ikastetxe publiko guztien % 91ra iritsiz.

Honi guztiari, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiek goizeko ordutegia dutela erantsi beharko genioke. Hortaz, 264 ikastetxeetatik 28k soilik izango dute jardunaldi etena.

Atzo, zoritxarrez, aldaketa eman ezinik geratu garen eskoletako familiak mugiarazi ondoren, parlamentuko Hezkuntza Batzordean egin behar genuen esku hartzea, ekainaren 24ra atzeratzen zutela jakinarazi ziguten. Atzerapen hau gure eskariak aintzat hartzeko izatea espero dugu eta ez hauei entzungor egiteko.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Sailak bere hitza bete dezala eskatzen dugu, eskatutako gehiengoak aztertuz eta bozketa-prozesua berrikusiz. Araudi demokratikoago eta ordezkatzaileagoa izateko, gehiengo sinple bat aplikatzeko eskatzen dugu. Aldaketa prozedura justuagoa eta bidezkoagoa eginez, bai eta etorkizunean aurkezten diren aldaketa-prozesuen emaitzak horren islada izan daitezen.

Gehiago