Ertzaintza eta Diario de Navarraren gezurrak salatu ditu Peio Santxezek

Ertzaintzak ETAko buruzagitzat jo duela Peio Santxez iruindarra zabaldu dute gaur Vocento taldeko egunkariek. "Haserre naiz. Eta batez ere kezkatua, horrelako berriek ze ondorioak izan ohi dituzten badakigulako".

2015-ko azaroak 11

Santxezek berak agerraldi bat egin du gaur arratsaldean bere abokatuarekin batera, informazio hori gezurtatzeko. Azaldu du bizitza "erabat publikoa" egiten duela eta agerraldiak berak hala frogatzen duela, eta zuzenketa egiteko eskatu die informazio hori argitaratu duten hedabideei. Halaber, azaldu du Ertzaintza ez dela harekin harremanetan jarri.

Gaur arratsaldean, Peio Santxezi buruzko informazioek "ez dute egiazko oinarririk" onartu du Ertzaintzak.

Gehiago