Erripagainako jaien hamargarren urteurrena

Gaur, arratsaldeko 19:30etan Erripagainako Auzo Elkarteak bota duen zuziriarekin batera hasi dira aurtengo jaiak. Erripagainako jaiak ospatzen hasi zirenetik hamar urte igaro dira dagoeneko. Eta ospatzeko, elkarteak egitarau zabala prestatu du asteburuan zehar, adin guztietarako.