Errigorak Nafarroan suteen ondorioz kaltetutako zonaldean bi proiektu diruz lagunduko ditu

Ekainean, Nafarroan erregistratutako sute handienek 15000 hektarea kiskali zituzten Ager zonaldean. Basoak, zereal-lurrak, olibadiak, mahastiak,… Errigorak ere, bertako herritarren eskutik auzolanerako deia egin zuen, eta diru bilketa bat burutu zuen “Lurra, sua, ura, Herria” lelopean. 10.000€ Errigorak jarri zituen eta ekarpenen bidez 85.000€ bildu ziren. Orain, diru hori Uxuen eta San Martin Unxen inbertituko da gaur aurkeztu diren bi proiektuetan.