“Errepresio politikoa gelditu!” lelopean, Leioako 5 gazteen aldeko mobilizazioak

2023-ko irailak 24

Hurrengo asteazkenean, irailaren 27an, epaituko dituzte Leioako 5ak; horregatik, atzoko egunean Lizarran, Portugaleten, Baionan, Altsasun eta Iruñean mobilizazioak egin ziren gazteen alde. 2016an, EHUko campusean egindako manifestazio batean atxilotu zituzten bost gazteak, eta 7 urte igaro ondoren, osotara 40 urteko espetxe zigorra eta 45.000 euroko isuna eskatzen dizkiete. Auziperatutako gazteen eskualdeetan, bosten askatasuna exijitu zuten atzo, “Errepresio politikoa gelditu!” lelopean. Edozein zigor ez dutela onartuko argi utzi dute, izan ere, auzi hau militantzia politikoaren aurkako eraso bat dela salatu dute. Epaiketaren egunerako elkarretaratze deia zabaldu da Leioako 5ei elkartasuna adierazteko: goizeko 9:00etan Bilboko Albiako lorategietan.

Gehiago