Errentaren Aitorpenean Helburu Sozialak laukitxoa markatzeko deia egin du Gizarte Erakundeen Plataformak

Nafarroako Errentaren Aitorpenerako kanpainaren bete betean gauden honetan, Gizarte Erakundeen Plataformak herritarrei eta enpresei deia egin die euren aitorpenetan Helburu Sozialak laukitxoa markatzeko. Izan ere, egoera ahulenean dauden pertsonei zuzendutako programa asko Nafarroako herritarrek errenta aitorpenean helburu sozialak markatzean egiten duten ekarpenari esker gauzatzen dira.