Erregimenaren erasoak gainditzeko herritarren aktibazioa deitu du EH Bilduk

Euskarazko Haur Eskolen kontrako suspentsioa aldaketaren kontrako erasoa dela azaldu du koalizioak eta azpimarratu du aldaketak aurrera egiteko berme bakarra herritarren ahalduntzea dela.

2016-ko maiatzak 13

“Gurasoek beren seme-alaben hizkuntza eredua libreki hautatzea galarazi nahi dute, zein jendarte demokratikotan gerta liteke hori? Nola ulertu seme-alabak euskarazko haur eskoletan sartu nahi dituzten gurasoen eskaera %37koa izatea eta %10 eskaintza mugatua inposatu nahi izatea?”

Hala, konfrontazioan eta eskubideen bortxan oinarritzen den gertaera berri baten aurrean gaudela azaldu du EH Bilduk, eta argudio juridikorik ez dagoela nabarmendu du. “Desberdintasunetan eta bazterketan oinarritutako sistemak inposatzen jarraitzeko beraien bitarteko guztiak erabiltzeko prest dira, baita botere faktikoak ere, gehitu du koalizioak.

Hiritarren ahalduntzea
EH Bilduko kideek azaldu dute gertakari honen helburua aldaketa galaraztea dela, “gutxiengo pribilegiatu baten mesedetan gehiengoari kalte sortzen jarraitu nahi dute”. Horren aurrean hiritarrei aktibo egoteko deia luzatu diete.

“Aldaketaren berme bakarra Iruñeko jendartea da, Iruñeko jendarteak esparruz-esparru ahalduntzen joan behar du. Eskubideak zabaltzeko eta indartzeko norabidean, jendarteari dei egiten diogu aldaketa egunez-egun eraikitzeko lanean protagonista bihurtzeko”.

Bukatzeko, haur eskolen aferan lanean ari diren eragileei eskua luzatu diete “halako erasoei erantzuteko eta suspentsio honek utzitako ondorioei aterabideak bilatzeko ere”.

Gehiago