Errefuxiatu eta migranteen eskubideen aldeko ekintza ikusgarria Iruñean

Txapitela kalean bada muga berri bat. Europar Batasunak jarri duena. Bertan, paperak eskatzen dira, eskubideak urratzen dituzte eta gerratik ihes egiten dutenak bortizki kanporatzen dituzte. Iruñeko herritarrek milaka eta milaka errefuxiatu eta migranteek egunero bizitzen dutena irudikatzeko aukera izan dute une batez. Batzuei ez zaie gustatu sentitu dutena.