Erosahalmena bermatuko duen eta lanaldia murriztuko duen hitzarmena lortzeko lanuzteak egiten ari dira

2024-ko uztailak 30

Irunberriko Nordex Blades enpresan haize sorgailuentzako palak ekoizten dituzte, eta 500 pertsona inguruk egiten dute lan. Gaur eta bihar, ELA, ESK, LAB eta UGT sindikatuek osatutako enpresa batzordearen gehiengoak lanuzteak deitu ditu, eta deialdiak jarraipen zabala izan du. Besteak beste, plantillaren erosahalmena bermatuko duen hitzarmena eskatzen dute, KPIari lotutako soldata igoerekin, lanaldia murriztea norberaren aukerako 2 jai egun ezarriz, eta fabrikaren bideragarritasuna bermatuko duten Industria Plana eta Enplegu Plana egitea. Horretarako, lan txanda bakoitzeko 4 orduko lanuzteak deitu dira gaurko, uztailaren 30erako eta biharko. Enpresa batzordearen gehiengoak, lanuzteen jarraipen itzelak babestuta, Nordex Bladeseko zuzendaritzari berriro eskatu dio lan baldintzak hobetuko dituen, erosahalmena bermatuko duen eta urteko lanaldia murriztuko duen hitzarmen baten negoziazioan aurrera egiteko. Eta CCOOk eta enpresako zuzendaritzak sinatutako aurreakordioa gaitzetsi du, ez baititu betetzen plantillak ezarritako gutxieneko aldarrikapenak.

Gehiago