Erom enpresan 3 eguneko greba eginen dute hitzarmen duin baten alde

Erom-en, Accionarendako lan egiten duen mantentze lanetako enpresan, 5 urte daramatzate hitzarmenik gabe. Enpresaren jarrera itxia ikusita eta negoziazioak blokeatuta daudelako, Enpresa Batzordeak erabaki du hiru egunetan greba egitea: abenduaren 10ean, 17an eta 19an. Gainera, lehenbiziko egunean, hau da, bihar asteartearekin, elkarretaratzea eginen dute 12:00etan Tafallako industrialdearen sarreran.