Erom-accionako batzordeak Abenduaren 17an eta 19an aurreikusitako lanuzteak bertan behera uztea erabaki du, enpresak hitzarmen bat negoziatzeko konpromisoa hartu ondoren
Joan den astelehenean, abenduaren 16an, batzarrean bozkatu ondoren, Erom-Accionako batzordeak aurreikusitako geldialdiak bertan behera uztea erabaki zuen, egindako mobilizazioei esker negoziazioak desblokeatu ondoren.
2019-ko abenduak 17
Pasa den abenduaren 10ean, langileen %100 parte-hartzearekin, lehenengo lanuzte-eguna izan eta gero, Batzordearekin harremanetan jarri zen enpresa negoziazioak desblokeatzeko. Areago, negoziazio-egutegi bat egiteko konpromisoa hartzeaz gain, enpresak hitzarmenaren plataforman jasotako eskaeren zati bat onartu zuen. Horietako bat da % 100eko baja arrunten osagarria langile berrientzat, lehenbiziko egunetik hasita.
Erom-Accionako Batzordeak balioan jarri nahi du negoziazioak desblokeatu egin direla langileen laguntzari eta egindako mobilizazioei esker. Dena dela, oraindik ere negoziatzeko asko dagoela ohartuta, pentsatzen du borroka dela bidea eta ez du zalantzan jartzen langileak mobilizazioetara itzuliko dela baldin eta enpresak bere konpromisoak betetzen ez baditu.