Ernaiko kidea: “Auzolana eta antolakuntza irakaskuntza prozesu bat dira”

Gazteon Eskutik ekimena apirilaren 17tik 20ra ospatuko da Berriozarren. Jaialdiak 4 gune ezberdin izanen ditu herriko txoko eta plaza ezberdinetan. Aurreko ostiraletik 100 kide inguru batu dira, Gazteon Eskutik Ekimenaren antolakuntza eta auzolana aurrera eramateko. Eta gaurkoan, Ahotsa Berriozarrera hurbildu da, jaialdiaren muntaian lanean ari diren gazteen auzolana ezagutzeko.