Ernaik, Estatuko beste gazte erakunde independentistekin batera, “Marca España”ri erasotu dio
"Marca España"ren aurkako ekimenak burutu dituzte Estatu espainiarrak zapaltzen dituen herrialdetan Estatuaren "faxismoa" eta "inposaketa" salatzeko.
2014-ko ekainak 19
#MarcaEspaña "ez da ilusio huts bat besterik eta gero eta argiago dago gero eta ogi gutxiago dugula eta hau gero eta zirku handiagoa bilakatzen dabilela", salatu du Ernaik.
#MarcaEspaña horren ordezkaritza Brasiletik bueltan denean, Ernaik salatu du jokalari hauen "neurrigabeko soldata eta sariak, herritarren hilotzez hornitutako zelaietan jokatuz". "Eta ogia ustela denean eta zirkua hilotzez betea dagoenean bide bakarra geratzen zaie: autoritarismoa, herrien eta herritarren erabakitze eskubidea ukatuz, guztiok guztia libreki erabakitzeko", esan dute gazte independentistek bidalitako oharrean.
Ernaik eta Estatu espainiarrak zapaltzen dituen herrietako gazte antolakunde independentista, sozialista eta feministako kideek, "indarkerian, manipulazioan eta zapalkuntzan oikarritutako dagoen #MarcaEspaña" salatzeko ekimena burutu dute, Osborne hainbat zezenak erasotuz. "Benetako #MarcaEspaña herriekiko eta herritarrekiko eta gorputzekiko inposaketan oinarritzen da, menderatzean. Estatu espainiarraren esentzian faxismo eta jazarpena dago, ustez trantsizioarekin amaitu zen horretan", aipatu dute bidalitako oharrean.
"Egun #MarcaEspañak zapaltzen dituen herrietako gazteok langabezia estrukturala, prekarietatea eta migrazioa inoiz baino gogorrago bizi dugu. Hedabideek gaitz hauek normaltasun batez azaltzen dizkiguten arren, guk hauek ez dugu sekula hauek salatzeari utziko, ez eta indarkeria eta menpean hartzeko tresneria direla ohiukatzeari utziko ere. Guzti honi gainera emakume gazteok bizi dugun patriarkatuaren ofentsiba gehitu behar diogu", esan du Ernaik.
"Langile klaseak gure aiton-amonek izandako garaipenen herentziarik gabe utzi gaituzte eta hala, guztia galdu dugu, baita beldurra ere. Eta orain, borrokari esker, beldurra bandoz aldatzen ari da", azpimarratu du gazte erakunde indepentistak. Horren adibide, Estatu espainiarraren baitan egunez egun ematen diren mobilizazio, autogestio ekintza eta borrokak dira.
"Marca Españaren inposizio eta eraso guztien aurren irmo eta aktibo jarraituko dugu. Miseria sozialaren garaia da, baina batez ere, antolatzeko eta borrokatzeko garaia da. Guk argi dugu: zapalkuntzan oinarritutako legeak abortatuko ditugu, desobedientzia eginen diegu! Borrokaz independentzia, sozialismoa eta feminismoa ereingo dugu geure herrietan".