Ernai-k Ikasle Abertzalearekin zuen lan amankomuna bertan behera utziko du eta Hezkuntza sistema aldatzeko estrategia propioa garatuko du

2013. urtean Ernai gazte antolakundea sortu zutenean, hezkuntzaren inguruko erabaki estrategikoak hartu zituzten garaiko Ikasle Abertzaleak antolakundearekin batera, baina gauzak asko aldatu dira azken urtetan, eta haien arteko harremana aldatu egin da.

2018-ko urriak 6

“25 urtez ikasle eremuan antolatzen zen mugimenduari zilegitasun eta konfantza guztia eskainita, historikoki sustraitutako aliantzari heldu eta Ikasle Estrategiaren lanketa Gazte Estrategiaren baitan kokatzeko erabakia hartu genuen. Egun, zeharo aldendu da antolakunde bakoitzak hezkuntzaz eta eremu honetan egin beharreko lanaz duen ikuskera eta praktika politikoa. Horregatik,hilabeteak dira jada Ikasle Abertzaleak eta gazte antolakundeak urte luzez garatutako aliantza estrategikoa bertan behera gelditu zela, berau mantentzeko baldintzak sustengatzen zituzten adostasunak hautsi zirela iritzita”, azaldu dute.

“2018. urtean Euskal Herrian bizi dugun abagune politikoak eta Ezker Independentismoaren erronkak kontutan izanda hezkuntza problematikaz eta ikasle borrokaz ahots propioz hitz egiteko beharra” sentitzen du Ernaik, eta horregatik “Euskal Herriaren burujabetza eta Euskal Herriko Hezkuntza Sistema propioaren eraikuntzaren beharrak gaurkotasun osoa” duela “egungo momentu historikoan” uste dute, eta aipatzen dute “arduragabekeria hutsa”  izanen litzatekela “ikasle borroka Ezker Independentismoaren erronketatik kanpo ulertzea”.

“Sistema kapitalista patriarkalaren katebegi garrantzitsua da hezkuntza; zentzu horretan, borrokarako esparru ezin garrantzitsuagoa da bestelako bizi eredu baten eraikuntzan jarduten dugun gazteontzat. Gaur hemen elkartu garen ikasle eta gazteok ez dugu pretsonok merkantzia izatera bideratzen gaituen Hezkuntza Sistema arrotza onartzen jarraitu nahi”.

Ernairen hitzatean euren anbizio eta ametsak “Euskal Herri euskaldun, sozialista eta feminista” lortzea da. “Pertsona askez osatutako jendarte libre bat eraiki nahi dugu. Horrenbestez, ikasle borroka hezigunez hezigune garatu behar dela ulertzen dugu, tokian tokiko borroketatik egunerokotasuna iraultzeko anbizioarekin. Euskal Herrian, hamaika egitasmo dira honen adibide, hezkuntza esparruan ere bai. Horiekin guztiekin batera egin nahi dugu burujabetzarako bidea. Izan ere, Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema propioa eta burujabearen aldeko olatua Hezkuntza Komunitate osoarekin elkarlanean egin behar dela deritzogu”.

“Euskal Herriko Langile eta herri sektore zapalduen mesedetara” egongo den hezkuntza ereduaren inguruko eztabaida bizi-bizi dagoela ulertzen du Ernai-k. “Hezkidetzatik hasi eta euskalduntzera, klase edota arraza segregaziotik, ikasleok subjektu bezala aitortzen gaituen Hezkuntza Sistemara. Lehen pertsonan interpelatzen gaituzten eztabaidak dira hauek eta gu geu izan behar gara Euskal Herria sozialista, feminista eta euskalduna eraikitzeko klabeetan borrokatzen ditugunak. Inposizio español, matxista ekoizpen bitarteko bezala ulertu nahi. Ez dugu Madriletik eta Paristik inposatutako eta autoritarioa parez pare lehiatuko dugu. Sistema kapitalista eta patriarkalaren ereduarekin lehian, kaleak hartu eta proposamen berriak praktikara eramanez.”

Ernai-k hezkuntza sistemaren aldaketak jarduteko hautua hartzen du hemendik aurrera. “Uko egiten diogu pertsonok merkantzia bezala erabiliak izateari, ez dugu hezkuntza sistema enpresarien interesen araberako lan indarra curriculumek gure herria ezabatzerik nahi, eta ez dugu tokian tokiko politikariek Hezkuntza Komunitatea isilarazterik nahi”.

“Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema propioa eta burujabearen eraikuntzan antolatu, dinamikak planteatu eta hausnartzeko konpromisoa hartzen dugu. Izan ere, historikoki mantendutako aliantza estrategikoaren agorpenaren ondorioz, ez dugu erronka hauei heltzeko asmorik duen ikasle mugimendurik aurkitzen. Hori horrela, Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskaldunera bidean, beharrezkoak diren tresnak jarriko ditugu martxan. Ezin dugu hezkuntzatik Herria eraikitzeko parez pare daukagun aukera galtzen utzi, dio Ernai-k.

Gehiago