Ernai isunen bidez “ekonomikoki itotzeko eta politikoki deuseztatzeko” saiakera salatu du gazte antolakundeak

Galder Barbados eta Aitor Zelaia gazteei elkartasuna adierazteko egindako ekimenengatik Eusko Jaurlaritzak 290.500eko isunak ezarri dizkie.

2024-ko maiatzak 30

2023ko irailaren 22an Aitor Zelaia eta Galder Barbados gazteen espetxeratzeak salatzeko bi ekimen egin zituzten gazteek, Bilbon eta Gasteizen. Horietan, 133 kide identifikatu zituzten. Orain, zortzi hilabete geroago, identifikatutako kideei isunak heldu zaizkie mozal legea aplikatuta. Isun horiek 1.500 eta 2.500 euro artekoak dira; guztira, 290.500 euro.

Ernaik Mozal legea modu neurrigabean aplikatu izana salatu du. “Historikoki borroka sozial eta protesta demokratikoen kontra herri mugimendua itotzeko asmo argian beste urratsa bat” dela salatu dute, “133 kideri isuna jarriz, eta isunen kostua handituz”.

Ordura arte antolakundeak jasandako “erasorik larriena” dela adierazi dute “antolakundearen jardun politikoa hipotekatzea” eta “proiektuarekin aurrera ezin egitea” helburu gisa kokatuz. Honen atzean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila dagoela eta haien jarrera antidemokratikoa dela nabarmendu nahi izan dute.

“Desproportzionaltasuna eta partzialitatea” salatzeko administrazioarekiko helegitea aurkeztea eta prozesu judiziala abiaraztea erabaki du antolakundeak, nahiz eta erabakia hori hartzea erraza ez dela izan azaldu.

Erasoaren zergatiaren artean Ernairen proiektua “deserosoa” zaiela eta gazteek aldaketak eragiteko, gazteen bizitzak hobetzeko eta “herri honen etorkizuna marrazteko” duten gaitasuna kokatzen dute. Horregatik argi utzi nahi izan dute, norabide berean lanean jarraituko dutela.

Hala ere, 290.500 eurokoa, antolakundearentzako “kolpe larria” dela azaldu dute bere eta Ernairen jarduna sostengatzeko kanpaina ekonomikoa jarriko dute martxan. Horren baitan, elkartasun zozketa eta crowfunding bat abiaraziko dute. Herritar ororen ekarpena “ezinbestekoa” zaiela azalduz, “elkartasuna piztu eta bat eginez” aurrera egiteko nahia adierazi dute.

Gehiago