Ernadi Rock, Malerrekako gazteendako hitzordua Donezteben urriaren 24an
Eztanda, Orreaga 778, Egurra eta Kitto, Tirri&Tery eta Txapelpunk taldeak arituko dira. Egun osoko egitaraua prestatu dute hirugarren edizio honetan.
2015-ko urriak 8
Malerrekako gazteriaren errealitatea aztertzen hasita, alternatibaren beharra eta herri desberdinetako gazteen arteko harreman falta sumatu zuten. Horregatik, bi urtez geldirik egon ondotik, Malerrekako Gazte Asanblada martxan jartzea erabaki zuten bertako gazteek, aipatutako arazoei buruz hausnartu eta haiei aurre egiteko. Horretan ari dira eta hilabete honetan zita garrantzitsua daukate. Urriaren 24an hirugarren Ernadi Rock antolatu dute Donezteben, egun osoko egitarauari gaupasa eder batekin bukaera emanez. Egun honen helburua, jendeari eta batez ere gazteei egungo errealitatea kritikoki ikustera bultzatu eta horren aurrean, alternatiba eraiki daitekeela ikustaraztea dela adierazi dute.
Egitaraua:
10:00 Herriri buelta musikakin
11:00 Haur Jokuk
11:30 Mahai ingurua: “Ta Malerrekan ze?”
13:00 Aperitifa
14:00 Bazkaria
Bazkariko txartelak Titin eta Iratxon 8€tan salgai
18:00 Bertso-triki-poteoa ostatuz ostatu
21:00-23:00 Bokatak
22:30 KONTZERTUAK