Ermitaldea, Ermitagaina eta Mendebaldeako auzokide elkarte kultural berria sortu da
Ermitagaña eta Mendebaldeako auzoetan kolektibo kultural berri bat sortu dute, Ermitaldea deiturikoa, "auzo bizi eta koloreduna sustatzeko".
2017-ko abenduak 14
Auzoaren aniztasuna kontutan izanda, ekintzaz beteriko auzo dibertigarri eta irekia nahi dute, eta horretarako, Olentzero, Zuhaitzaren eguna, Auzoaren eguna… antolatuko dituzte.
Abenduak 23an, larunbata, arratsaldeko 7etan, “Bartolome de Carranza”-ko auzo lokalean, Olentzerori harrera emango diote. Bertan, jokuak, musika, dantzak eta txokolatada dastatzeko aukera izango da.