Eraso Sexisten Aurkako Protokoloa Sanferminetan

Iruñean, Sanferminetarako, udal estrategia bat sortu da eraso sexisten aurkako protokolo saretua aurrera eramateko. Protokoloak, sentsibilizazio eta prebentzio neurrietan, eta ekintza plan batean oinarrituta dago, zeina, interbentzioa, laguntza eta erantzun protokoloa osatzen duten. Eraso sexisten aurkako protokolo hau osatzeko, udaleko hainbat teknikari, Nafarroako Gobernuko Berdintasun saileko hainbat teknikari, eta Iruñerriko Mugimendu feministako kideak elkartu dira. Ahotsak, Iruñeko Udaleko zinegotzia den Zaloa Basaberekin eta Iruñerriko Mugimendu Feministako kidea den Iratxe Alvarezekin hitz egin du protokoloaren ezaugarri guztiak ezagutzeko.