Eraso sexista berriak salatu dituzte Sanferminetan, horietako bat intentsitate altukoa

Iruñeko Mugimendu Feministak Sanferminetan ematen ari diren sexu erasoak salatzeko agerraldia egin du. Dagoeneko eta azkenengo datuak ezagutu aurretik, Sanferminak hasi zirenetik 3 emakume pairatu dituzte intentsitate altuko erasoak eta hauetaz gain beste 6 intentsitate baxuko erasoak salatu dituzte ere.

2024-ko uztailak 9

Emakume hauei elkartasun eta babes osoa adierazi diete, eta “nahikoa dela” esan dute. “Onartezina da gizon batzuek emakumeenganako jarrerak; ukimenak, baboseoa, jazarpenak, txapa amaigabeak, bortxaketak, irainak… Matxirulotaz nahazkaturik gaude. Emakumeok ez dugu peajerik ordaindu behar gureak ere diren espazioak okupatzeko: kaleak, gauak, jaiak gureak dira. Hauek gure sanferminak dira, gure jaiak,  eta ez gara inora joango edo hobe esanda nahi dugun lekura joango gara eta askatasunez biziko ditugu gure jaiak. Argi izan dezatela, soberan dauden bakarrak erasotzaileak dira. Gure hirian ez dugu erasotzailerik onartzen, eta kanporatuko ditugu, aurrean izango gaituzue”.

Erasoen kontrako borroka herritar guztien ardura dela azpimarratu dute, eta hainbat kazetari eta komunikabideen jokaera salatu dute. Izan ere, “erasoen detaile morbosoak” zabaldu dituzte “birbiktimizazioa” eraginez. Txanponaren beste aldean, herritarren erantzuna. Txalotu dute erasoen aurrean “herriak eman duen erantzuna, guztion artean lortuko dugu erasotzaileak kanporatzea eta behingoz jai parekideak izatea”.

Gehiago