Eraso homofobo bat salatu dute Lizarran, eta ostiralean manifestazio bat eginen dute
Erasoa Estellasaren bus zerbitzuan izan zen, eta salatu dutenez, enpresak ez du inolako erantzunik hartu. Erasoa salatzeko, manifestazio bat eginen da ostiralean arratsaldeko 20.00etan Lizarrako Baja Nabarra kaletik abiatuta.
2021-ko uztailak 28
Uztailaren 14an, bi pertsonek hirugarren bat erasotu zuten “maricón de mierda”, “gay de mierda”, “te voy a rajar” eta “sé dónde vives” oihukatuz La Estellesako hiri-autobusean. Liarrako bizilagun talde batek salatu dutenez, La Estellesak ez zuen inongo ardurarik hartu ezta inongo erantzunik eman ere eraso homofobo horren aurrean. “Zerbitzu publikoak eta kaleak ere gureak dira”, aldarrikatu dute ohar batean, eta horrelako erasorik ez direla onartuko adierazi dute.
Ostiralean, uztailaren 30ean, manifestazio bat eginen da arratsaldeko 20:00etan Lizarrako Baja Nabarra kaletik abiatuz.