Eraso homofobo bat salatu du EGHAMek Iruñean

EHGAMek azaldu duenez, azaroaren 8an gazte talde bat cruising gunean agertu zela eta bertan zegoen pertsona bat iraintzen hasi zela baita autoz jarraitzen ere indarkeriazko jarrera baten bidez.

2024-ko azaroak 21

Cruising guneetan etengabe gertatzen diren erasoak salatu dituzte. “Eraso horiek era askotakoak izan dira: mehatxuak, irainak, jazarpena – autoz ere bai – eta eraso fisikoak”, dio EGHAMek.

“Afera ez da plazerrari uko egitea, ezta espazio publikoetako homosozializazioari ere; aitzitik, arreta LGTBIAQ+foboan jarri nahi dugu, disidentzia afektibo-sexualaren aurka egiten duena; gure espazioetan ere sartzen da, gure komunitatea bortxatzeko asmoa erakutsiz. Plazera eta espazio publikoa aldarrikatzen ditugu”.

Erasotuak izan diren guztiei euren elkartasuna eta maitasuna adierazi die EHGAMek eta elkarrekiko laguntza eta salaketa soziala egiteko deia egin dute. 

Gehiago