Eraikin publiko bat okupatu dute Irunberrin gune “partehartzaile eta autogestionatu bat” sortzeko
Irunberriko Udalaren "borondate faltaren aurrean" eraikin publiko bat okupatzeko hautua hartu dute, eta Erika Herrigunea izendatu dute. Bertan adin guztietako pertsonak biltzeko asmoa dute.
2019-ko abenduak 26
Irunberrik badu gune berri bat “modu askean” ekimen eta proiektuak garatzeko. Erika Herrigunea herriko gazteen iniziatiba izan da, baina nabarmendu dutenez, “hau ez da gazteen erabilerara mugatuko den gunea, baizik eta herri osoarentzako gune bat”. Ildo horretan, gune herrikoi bat eraiki nahi dute.
2018ko udan hasi ziren herriko gazteek lokal bat eskatzen. Orain arte, ordea, Irunberriko Udalak ez die jaramon egin, eta abenduaren 24an okupatu zuten herrian dagoen eraiki publiko bat, orain arte erabiltzen ez zena.