«Entzun dezala mundu guztiak hemen gaudela, eta asko garela. Euskaltzaleon garaia da!»

Abenduaren 27an Kontseiluak deituta Bilbon egindako ekitaldian euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta horretarako hartu beharreko neurriak hartzea eskatu zuten milaka lagunek. Hurrengo hitzordua Iruñean izanen da, ekainaren 13an.