Entxufea

2014-ko maiatzak 20

Madrilen nago, El Prado museoan. Nire inguruan hainbeste maite ditudan maisulanak, batzuk hamaika aldiz ikusiak, hori bai. Plazerra da galeria hauetatik paseatzen egotea. Orain, argazkiak ateratzea debekatu dutela, jendea ez da hainbeste gelditzen margolan berdinetan, eta “Meninak” artxifamatua jenderik gabe ikusteko aukera dago, adibidez. Mugarri guztietan hau ez denez gertatu “Gozamenen Lorategia” triptikoaren psikodelia japoniar talde batekin konpartitzen ikasi dut. 1500 eko Hieronymus Boschek horrela nahiko zukeen, seguru.

Ni nire artelan faboritoak bisitatzera etorri naiz, urtean behin bisitatzen diren lagun hoiek bezala, ondo jarraitzen dutela egiaztatzeko. Gaurko ez egote tristeena Ribera tenebristaren “Magdalena Ventura bere senarrarekin. Eemakume bizarduna”. Auskalo nora eraman duten, zaintzaileak ez omen daki ezer, eta gelaren irteera non dagoen gustora esango didala jakitearekin konformatu behar naiz.

Ikonografiaren sinbolismoa ulertzeko, teknika eta pintzelkadak miatzeko, margoen tamaina erreala ikusteko (arte liburuetan denak neurri antzekoarekin azaltzen  bait zaizkigu), zein marko politak jarri dizkieten ikusteko, merezi du koadro batzuen aurrean minutuak igarotzea. Denbora gehien ordea, museoko txokorik itsusienean pasa dut, entxufe bat topatu dudalako, eta orduerdi pasa egon naiz ate bati begira, telefonoa kargatzen.

 

Gehiago