Enrike Lopez Txantreako euskal preso politikoa aske gelditu da
Fresneseko espetxetik atera da, urte bete espetxean eman ostean. Azken asteotan Fresnesen eman den borrokan parte hartu du Lopezek, 19 eguneko gose greba eginda.
2016-ko ekainak 14
Espetxean urte bete eman eta gero, gaur askatu dute Enrike Lopez txantrearra. Naparrak urte asko eman ditu iheslari moduan, eta pasa den urtean Frantziako Poliziak atxilotu zuen, ETAren desarmearekin zerikusia zuelakoan.
Lopez Fresneseko espetxetik atera da, gainerako kideekin batera 19 eguneko gose greba egin zuen maiatzean, Itziar Morenoren isolamendua salatzeko.