‘Eman bortzekoa’ elkartea aurkeztu dute Bortzirian udaberrian galdeketa egiteko helburuarekin

Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakan udaberrian galdeketak egiteko asmoarekin, gaur aurkeztu dute 'Eman bortzekoa' elkartea, non herri, jatorri, lanbide eta ideologia ezberdinetako herritarrak bildu diren zubi lana eginez "oraina eta etorkizuna lotzeko" eta "biharko eguna eraikitzeko".

2017-ko urtarrilak 15

“Eman bortzekoa” elkartearekin Gure Esku Dagok hasitako bidea gauzatzea dute helburu Bortzirietako lagunek. Herri galdeketa egin nahi dute Bortziriko herritarrek “etorkizunean herri gisa ze izan nahi duten” galdetzeko. Udaberrian egin nahi dute galdeketa hori, Mendialdea eta Sakanarekin batera. Hasteko, sinadura bilketa erraldoi bat jarriko dute martxan, galdeketa deitu ahal izateko.

“Herriari galdetu egin nahi diogu, herritarrok erabaki dezagun, zer izan nahi dugun, nora joan nahi dugun, herri gisa zer izan nahi dugun. Izan ere, horma eta harresiak ez ditugu maite, gure buruaren jabe izan nahi dugu, Etorkizuna gure eskuetan hartu eta eraiki nahi dugu, gaurko ametsak biharko egi bihurtzeko”, adierazi dute aurkezpenean. Bertan parte hartu dute, besteak beste, Miguel Mari Irigoien Etxalarko alkatea, Antton Maiz Arantzako pilotari profesional ohia, Nahia Senper Berako arkeologoa, edo Estitxu Fernandez Lesakako kazetaria. Haiekin batera, mota guztietako herritarrak izan dira (azpian zerrenda osoa ikus daiteke).

“Herri galdeketaren bidea hasi baino ez dugu egin, denen ekarpenak eta partehartzea da aberasgarria”, esan dute. “Azkenean auzolan erraldoi bat izatea nahi dugu, bakoitzak ahal duen horretan ekarpena eginez”.

ETXALAR
Miguel Mari Irigoien (alkatea)
Irune eta Itxaso Elizagoien (trikitilariak)
Benardo Mitxeltorena
Beñat Irazoki (futbolaria)
Etxahun Azkarraga (bertsolari gaztea)
Joseba Olagarai (kazetaria)

IGANTZI
Joxepa Etxeberria (jubilatua)
Tania Gonzalez (farmazilaria)
Mikel Retegi (aurrejubilatua)
Xabier Sarasola (Arte grafikoak)
Aitor Txoperena (Biltoki Ttiki)
Ana Sein eta Amane Obeso (gurasoa eta alaba)
Idoia Bereau (irakaslea)

ARANTZA
Beñat Mitxelena (musikaria)
Juanita Larralde (irakasle jubilatua)
Margari Madariaga (baserritarra)
Ana Larretxea (kirolaria)
Mentxu Peña (euskaltegiko irakasle ohia eta zinegotzia)
Antton Maiz (pilotari profesional ohia)
Iban Zugarramurdi (musikaria)

BERA
Asier Calderon (LAB)
Julen Zelaieta (bertsolaria eta Xorroxingo esataria)
Maider Iantzi (Garako kazetaria)
Lupe Mendigutxia (kultur eragilea eta irakaslea)
Fernando Etxegarai (korrikalaria)
Ines Matxiarena (Goldatzeko kidea eta Gure Esku Dagoko kidea hasieratik)
Ander Errandonea (pilotaria)
Nahia Senper (arkeologoa)
Iñigo Telletxea (musikaria)
Estitxu Pinatxo (kantaria)

LESAKA
Laura Iantzi (EAJko zinegotzi ohia)
Peio Etxabide (alkate ohia)
Mikel Iriarte (Musika Bandako zuzendaria)
Gaizka Sarasola (txistulari, dantzari eta antzerkilaria)
Estitxu Arozena (bertsolaria)
Pitxurri (Bortzirietako Gorriak Peña)
Eugenia Arriola (antzezlea)
Estitxu Fernandez (kazetaria)
Estitxu Elgorriaga (musikaria)
Aitor Yuste (PSN)

Gehiago