‘Eman bide euskarari’ aldarrikatzeko, larunbatean kalera

Eman bide euskarari, euskaraz bizi nahi dugu goiburuarekin manifestazioa deitu du Kontseiluak. Larunbatean 17:30ean Golem zinematokietatik irtengo da protesta.

2016-ko ekainak 1

Hainbat arrazoi daude larunbatean bat egiteko Eman bide euskarari goiburuko manifestazioarekin: ETB ikusteko ezintasuna, haur eskolak euskaraz zabaltzeko ezintasuna eta euskaraz bizitzeko eskubidea ziurtatzeko gabeziak daudelako. Horiek guztiak aldarrikatzeko deia egin du Kontseiluak.

“Euskarari bide eman behar zaio eta neurri ausartak hartu”, hala nabarmendu du Kontseiluko idazkari nagusi, Paul Bilbaok.

Herri gogoa badela erakusteko deia da larunbatekoa. Egoera zailen aurrean orain arte bezala herritarren erantzuna beharrezkoa da. Eskatzeko erakundeei, egin dezatela euren esku dagoen guztia Nafarroan euskaraz bizi ahal izateko, eskubide osoz.

Euskarari bide ematen segitzeko, ekainaren 4an, alegia larunbatean Golem zinematokietatik irtengo da manifestazioa 17:30ean.

Gehiago