Elkartasun Eguna eginen da Iruñeko Alde Zaharrean

Maiatzaren 6an Iruñeko Alde Zaharreko euskal presoekin elkartasun eguna antolatuko dute helburu zehatz batekin: dispertsioaren aurkako aldarria ahal bezain ozen entzutea. Horretarako egitarau oso bat prestatu dute Arrazoiak ekimenetik: bazkari herrikoi, umeentzako joku, kalejira, kontzertu eta abarrekin.

2017-ko maiatzak 5

Hala ere, eguneko unerik garrantzitsuena goizeko 12:30ean egingo dituzten elkartasun argazkiak dira. Kalez kale dispertsioaren aurka argazkiak aterako dituzte. Gero parte hartzaile guztiak batuko dira Udal plazan ekitaldi nagusia egiteko 13:15ean.

Horrez gain, martxan da dispertsioaren aurkako sinadura bilketa. Etxez etxe hasi dira sinatzeko orriak buzoneatzen eta Alde Zaharreko hamaika egoitza eta komertzioetan daude sinadurak biltzeko kutxak.

Gehiago