Elkartasun baraualdia antolatu du Ernaik abenduaren 19tik 30era, preso eta iheslarien eskubideen alde
‘Denak ala inor ez’ dinamikaren baitan, hamaika eguneko baraualdia antolatu du Ernaik. Abenduaren 19tik 30era herriz-herri eta eskualdez-eskualde baraualdiak egingo dituzte txandaka.
2014-ko abenduak 12
Helburu nagusia izango da gazteak aktibatu eta preso eta iheslarien alde konpromiso txikiak hartzea: “Banderola bat jarri etxean, senideei bisitak egitera lagundu, mobilizazioetan parte hartu, gutunak idatzi…”. Bide horretan doa baita ekimenaren leloa: “11 konpromiso askatasunerantz!”.
Abenduaren 30ean espetxeetara egingo duten martxa jendetsu batekin amaituko dute baraualdia, eta martxan herrietan konpromisoak hartu dituzten gazte guztiek parte hartzea espero dute.