Elkarretaratzea Iruñean Yurii Sheliazhenko bakezale ukraniarraren askapena exijitzeko
Yurii Sheliazhenko, Ukrainiako mugimendu pazifistaren militantea eta insumisoa, etxean atxilotua dago. Gerrarik Ez plataformak deituta, bere egoera salatzeko elkarretaratzea egin da Iruñeko Sarasate Pasalekuan. Berehala eta baldintzarik gabe askatzea exijitu dute.
2023-ko irailak 21
Bai Yuriiren askatasuna bai eta Pablo Gonzalezen askatasuna ere aldarrikatu dituzte. Izan ere, biak Europar Batasunak errefuxiatu politikotzat eta kontzientziazkotzat har ditzala exijitzen dutela argi adierazi dute. ‘Gerrari ez eta Yurii askatu’ lelopean, militarismoaren jarrera koldarrak salatu dituzte gaurkoan.