Elkarretaratzea Iruñean, salatzeko, emakume bat erahil duela gizon batek Barakaldon

'Erasorik ez erantzunik gabe' emakumeen kontrako indarkeria salatu dute gaur Iruñean, Barakaldon emakume bat erahil duelako gizon batek. "Antolatzen eta saretzen jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte" gehitu du bozeramaileetako batek, eta hurrengo mobilizaizioetara adi egoteko eskatu du.