Elkarrabian, euskararen bidea marraztuz Elortzibarren

Datorren urriak 3 larunbatean, Elkarrabian jardunaldiak eginen dituzte Noainen euskararen aldeko borrokaren hurrengo pausoak zehazteko.

2015-ko irailak 28

Elortzibarren, euskararen berreskurapenean eta normalizazioan mugarri bat jarri nahi dute Noaingo Gau Eskolak, Elortzibar Euskara Taldeak eta AEK-k. Horretarako antolatu dituzte Elkarrabian jardunaldiak. Bertan, orain arte Elortzibarrean egindakoa errepasatuko dute eta gaur egungo egoera aurkeztuta, euskararen etorkizunari buruzko eztabaida egitea proposatu diete Elortzibarko euskaltzale guztiei. Iruñerriko ibar honetan euskararen normalizaziora bidean eman beharreko hurrengo urratsak zehaztu nahi dituzte heldu den larunbatean, modu ireki eta partehartzailean. Inflexio-puntua izatea nahi dute. Inoiz ez da horrelako ekimenik burutu ibarrean.

Jardunaldia borobiltzeko hamaiketakoa, doako haurtzaindegi zerbitzua eta Noaingo Musika Eskolako emanalditxoa ere egitarauari gehituko dizkiote.

Gehiago