Elizondoko Osasun Etxeko medikuen 3 plaza beteko dira, baina pediatraren falta jarraituko dute
Baztango Osasun Plataformak mobilizazioekin jarraituko du. Hurrengoa, otsailaren 5ean.
2025-ko urtarrilak 9
Atzo 110 pertsona inguru elkartu ziren Elizondoko Osasun Etxe aitzinean, Baztango Osasun Plataformak deituta. Bertan bildatukoei azken albisteen berri eman zieten plataformako kideek. Alde batetik, Nafarroako Osasun Plataformak Nafarroako Gobernuak egindako Osasun Lege berriari aurkeztu dizkion helegiteen berri eman diete.
Bertzalde, momentu honetan Elizondoko mediku plazen inguruko informazioa jakitera eman zuten: Azken oposaketetan Elizondoko hiru plaza atera ziren, eta hiruak hartuak dira. Otsailean hastekoak dira mediku berriak lanean. Hala ere, pediatra plaza erdi bat falta dela ohartarazi zuten.
Horregatik, Plataformak mobilizazioekin jarraitzeko konpromezua hartu du, eta hurrengoa otsailak 5ean izanen da, 18:00etan.