Elhajdi, 6 urte justiziarik gabe

Elhadji Ndiajeren heriotza Espainiako Poliziak Iruñean duen komisaldegian gertatu zen, 2016an, indarkeriaz atxilotu eta ordubete baino gutxiagora. "Planetako bazter guztietan etengabe errepikatzen diren beste hainbat kasu" gogorazten duela salatu dute gaur Iruñean. Kasu honetan ere, oraindik Elhadjik ez duela justiziarik izan nabarmendu dute, eta bere familia babesteko kanpaina bat laster jarriko dela martxan iragarri dute.