ELAk lan istripuen aurkako aurrekontua handitzea eskatu du Olletan izandako azken heriotza dela eta
ELAk egin duen kontzentrazioan salatu da aurten 16 pertsona hil direla Nafarroan lan istripuz, eta hori gertatzen dela enpresek prebentzio araudia sistematikoki urratzen dutelako. Nafarroako aurrekontua handitzeko eskatu du sindikatuak "markak hausten ari den ezbehar kopuruaren aurka baliabide gehiago izateko".
2024-ko urriak 16
Atzo, Netzero enpresako langile bat hil zen zutoin batetik erorita, Olletan (Leoz). Enpresa hori bigarrena da Telefónica-Movistar enpresaren azpikontratazio katean.
ELAk baieztatu duenez, Nafarroak lehen postuan jarraitzen du laneko ezbeharretan “etengabe hazten eta markak hausten ari diren tasekin azken urteetan”. Sindikatuaren iritziz oinarrizko neurriekin “saihestu ahal izan diren arren”, erorikoak dira oraindik ere laneko heriotzen arrazoi nagusietako bat, eta, bestalde, datu ofizialen arabera, lanean hildako edo zauritu larrien erdiak segurtasun neurririk ez izateagatik gertatzen dira.
“ELAk elkartasuna adierazi die hildako langilearen hurbilekoei eta lankideei, eta 2025eko aurrekontuak adosten ari diren alderdi politikoei eskatu die Prebentziorako Lurralde Ordezkariaren figura finantzatzeari uzteko eta Nafarroako lantokietan ematen diren arau hausteak kontrolatzeko neurri zehatzak ahalbidetzeko, besteak beste, lan ikuskaritzako plantilla hirukoiztea”.
Bihar, elkarretaratzea Iruñeko Gazteluko Plazan
LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea eginen dute bihar osteguna Iruñean, altueratik erorita lan istripuetan zenduriko langileen azken heriotzak salatzeko. Elkarretaratze ikusgarria 11:00etan hasiko da, Gazteluko plazan, eta bertan sindikatuetako kideek adierazpenak eginen dituzte Nafarroan altuera faktoreak lan istripuetan duen intzidentzia handiaren inguruan.