ELAk hezkuntza-sistema eraldatzeko eredua jasotzen duen dokumentua aurkeztu du

Osatuko den Nafarroako Gobernuarekin lehenbailen negoziatzen hasi ahal izateko, ELAk hezkuntza sistema eraldatzeko eredua jasotzen duen dokumentua aurkeztu du eta Hezkuntza Departamentuan erregistratu du.

2023-ko ekainak 15

ELAren ustez, hezkuntza sistemak eraldaketa sakona behar du. Horregatik, premiazko diren aldaketen norabidea markatze aldera, sindikatuak hezkuntza eredu batetarako oinarriak jasotzen dituen dokumentua aurkeztu du. Alde batetik Hezkuntza Departamentuan erregistratu du eta bestetik, alderdi politikoei ere helarazi zaie, hezkuntzaren inguruko edozein eztabaidatan kontuan hartu beharreko faktoreak jorratzen direlako txostenean.

Dokumentuan Hezkuntza eredua eraikitzeko eta egungo sistema eraldatzeko jasotzen diren oinarrizko elementuak aurkeztu dituzte. ELAk hezkuntza eredua eraikitzeko zehaztu dituen elementu horiek, burujabea, ekologista, feminista, klase ikuspegia duena, demokratikoa, euskalduna eta anitza dira.

Proposamenean jasotzen diren azkeneko helburuaz gain, egungo egoeratik horiek erdiesteko bidean hartu beharreko trantsizio neurriak ere jasotzen dira. “Guztien artean garrantzitsuena hezkuntzan egin beharreko inbertsioa da. Beharrezkoa izango da, zalantzarik gabe, legegintzaldi berrian onartzen joango diren aurrekontu ezberdinetan gutxienez BPGren %6 hezkuntzara bideratzea, UNESCOren gomendioari jarraituz”, dio ELAk.

Gehiago