ELAk gaitzetsi du Tubos Reunidos Iruñeko enpresaren itxiera
Tubos Reunidoseko Iruñeko Accesca lantokiaren itxiaren iragarpenaren aurrean, ELAk salatzen du "informazio falta" dagoela eta "lana suntsitu" egingo dela "medioetan kontrakoa zabaldu bada ere".
2021-ko irailak 3
Acecsako (Iruñeko Tubos Reunidos taldeko enpresa) langileek komunikabideen bidez jakin dute Zuzendaritzak instalazioa itxi eta plantilla Amurriora eramateko asmoa duela.
Informazio hori, orain arte langileei helarazi ez zaiena, egiazkoa balitz, ezkutuko EEE bat egitea ekarriko luke, Iruñeko plantilla Amurriora aldatzea planteatzeak kontratu gehienak edo guztiak desegitea ekarriko baitu.
Iragarpenak desindustrializazio kasu berri bat suposatzen du Foru Komunitatean; enplegua suntsituko duena, kasu honetan, gainera, diru publikoarekin abalatua.